"arma gutxi daude munduan eskuan liburu bat duen neskato batena bezain indartsuak"

Malala Yousafzai

FORMAKUNTZA

Txikitan liburu bat eskuan baneukan , Malalak dioen bezala, orain esperientziaz eta horiek partekatzeko gogoz betetako motxila batekin batzen dut.

Formakuntzaren munduan kasualitatez hasi nintzen, eta gaur egun saioak eta tailerrak dinamizatzen asko gozatzen dut. Pilo bat ikasten dut!

Txapa horizonteari begira botatzen duen irakaskuntzatik ihes egiten dut. Alboko pentsamendua landu eta eztabaida sustatze baita partaidetza-klaseen alde ere nago.

IKASGAIAK

Ekintzailetza

Marketing Online

Sormena

Publizitatea

Familientzako euskara

 

IKASTAROAK

Aldiko tailerrak

Banakako aholkularitza

Elkarlaneko formakuntza

Neurrizko formakuntza

 

GRUPO INTEGRA

2020an Cooperativa Integra Outsourcing kooperatiban langile-bazkide gisa sartu nintzen.

Formación y asesoría de empresas en materia de autoempleo. Consultora de Marketing y Publicidad 

Ekintzailetzari buruzko formakuntza eta aholkularitza. Marketing eta publizitatea ahoku-emailea.

EUSKAL HERRIKO ZINEMA ESKOLA

2017tik ECPV (Euskal Herriko Zinema Eskola) irakaslea naiz. 

Zuzendaritza eta montaia ikasleentzako “Publizitatea eta Sormena”  ikasgaia ematen dut 

Ikastaroaren proiektua da eskolako iragarkia sortzea.

Hemen ikusi ahal duzu ikaste talde batek egin zuen proposamena. 

 

Contacté con Erica para recibir un curso sobre uso/manejo de LinkedIn como herramienta de marketing personal y los resultados fueron satisfactorios, domina el tema y la documentación preparada sobre dicho tema ha resultado ser de gran ayuda.

Jon Barroso

Ingeniero mecánico

EMAN DITUDAN IKASTARO BATZUK

Mungiako instituto eta eskoletan ekintzailetza sustatzeko tailerrak. 

Ararteko Gazteria Kontseiluarentzako Giza eskubideei buruzko saioak.

Mireia Muñiz Mi Innovación rekin batera emandako formakuntza.

Etorkin gazteei zuzendutako “Marka Pertsonala” ikastaroa Claret Enea Gizartetxean.

FAMILIENTZAKO EUSKARA TAILERRAk

Heldua nintzenean euskaraz hitz egiten ikasi nuen, eta hizkuntzaren zailtasunaz eta etxe askotan dagoen arazoaz jabetuta (seme-alabak euskaraz joaten dira eskolara, eta gurasoak ez dira euskaldunak), helduak beren haurren laguntzarekin eta ipuinen bidez hizkuntzara hurbiltzeko sistema bat asmatu dut.

Tailer horien helburu nagusia da neska-mutilek irakasle rola hartzea eta gurasoek euskarara hurbildu ahal izatea familia giroan. Jakin nahi baduzu, sakatu hemen.

 

 

ikastaroei buruzko informazio gehiago jakin nahi?

Irakasle baten bila bazaude, eta ez badakizu ni izan ahal naizen behar duzun pertsona, galdetu lasai!